#Nafarroazerokutsadura

Máscara
Máscara
Logotipo Gobierno de Navarra

30

Igoko al gara ibilgailu elektrikora?

Eskura itzazu Nafarroako abantaila fiskalak eta eros ezazu jasangarritasuna:  %30eko zerga-kenkaria, ibilgailu elektrikoan, %5ekoa, hibrido entxufagarrian, %15-25koa, kargatoki pribatuan.

Ibilgailuak

Ibilgailuetan zehazturiko kategoriak honako hauek dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren 2007ko apirilaren 5eko 2007/46/EE Zuzentarauaren arabera:

M1 turismoak

Gehienbat pertsonak eta haien ekipajea garraiatzeko asmatu eta fabrikatutako ibilgailu motordunak, gidariaren eserlekuaz gain beste zortzi eserleku, gehienez, dituztenak.

Motor elektrikodun bizikletak

L1e ziklomotorrak

Bi gurpileko ibilgailuak, fabrikazioz orduko 45 kilometroko gehieneko abiadura hartzen dutenak eta 4 kW baino gehiagokoa ez den potentzia jarraitu nominala dutenak.

N1 furgonetak edo kamioi arinak

ibilgailu motordunak, gehieneko masa 3,5 tona baino gehiagokoa ez dutenak, salgaiak garraiatzeko xede nagusiarekin asmatu eta fabrikatutakoak.

L2e trizikloak

Hiru gurpileko ibilgailuak, fabrikazioz orduko 45 kilometroko gehieneko abiadura hartzen dutenak eta 4 kW baino gehiagokoa ez den potentzia jarraitu nominala dutenak.

L6e lau gurpileko ibilgailu arinak

Kuadriziklo arinak, hutsean 350 kilogramoko edo hortik beherako masa dutenak (baterien masa kontuan hartu gabe), fabrikazioz orduko 45 kilometroko edo hortik beherako abiadura hartzen dutenak eta 4 kW-ko edo hortik beherako gehieneko potentzia dutenak.

L7e lau gurpileko ibilgailu astunak

Kuadrizikloak, hutsean 400 kilogramoko edo hortik beherako masa dutenak (550 kg-koa, salgai-garraiorako diren ibilgailuen kasuan), baterien masa kontuan hartu gabe, eta 15 kW-koa edo hortik beherakoa den gehieneko potentzia dutenak.

L3e, L4e eta L5e kategoriak

2 gurpileko ibilgailuak, edo ibilgailuaren luzetarako erdiko ardatzarekiko simetrikoak edo asimetrikoak diren 3 gurpilekoak, diseinuko abiadura 45 km/h baino gehiagokoa dutenak.

Logotipo Gobierno de Navarra

Kenkariak

Zer kenkari fiskal dago enpresetarako eta partikularrendako ibilgailu elektriko bat edo hibrido entxufagarri bat eskuratzeko?

  • Ibilgailu elektrikoak: %30eko kenkari fiskala (PFEZ eta Sozietateen gaineko Zerga).
  • Hibrido entxufagarria: %5eko kenkari fiskala (PFEZ eta Sozietateen gaineko Zerga).

Zer kenkari fiskal ekartzen du kargatoki pribatu bat jartzeak?

%15eko kenkaria lor dezakezu, eta are handiagoa honelakoetan:

  • +%2 Kargatokiko potentzia baldin bada = o > 7,4 kW e = o < 22 kW
  • +%5  Kargatokiko potentzia baldin bada = o > 22 kW o < 50 kW

Kenkariaren oinarria ezin da izan zenbateko hauek baino handiagoa:

M1 eta N1 kategorietako ibilgailuetarako. 32.000 euro
L1e eta L2e kategorietako ibilgailuetarako. 5.000 euro
L3e, L4e eta L5e kategorietako ibilgailuetarako. 10.000 euro
L6e eta L7e kategorietako ibilgailuetarako. 15.000 euro
Motor elektrikodun bizikletetarako. 1.500 euro

Kenkaria aplikatzeko urratsak:

Kenkari fiskala aplikatzeko, erosketa-faktura, ordainagiria eta ibilgailuaren fitxa teknikoa behar dira. Agiri horiek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena (PFEZ) egitean aurkeztu beharko dira; enpresek, berriz, S-90 ereduari dagokion aitorpenari atxikiko dizkiote agiri horiek, aitorpen hori egiteko epearen barnean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Nolanahi ere, zergadunak frogagiri horiek guztiak gorde beharko ditu Nafarroako Zerga Ogasunak noiznahi eskatzen ahal dizkiolako zergaren preskripzio epeak dirauen bitartean.

Aitorpenen berrikuspenak arintzearren, zergadunek Nafarroako Zerga Ogasunaren esku uzten ahalko dituzte agiri horiek; ahal dela, aplikazio hau erabiltzea komeni da horretarako: “Dokumentuak erantsi”, Interneteko webgune honetan: http://www.navarra.es.

Bateragarriak al dira Nafarroan mugikortasun jasangarrirako kenkariak eta bestelako laguntza publiko batzuk?

Oro har bai, bateragarriak dira beste laguntza batzuekin: Movalt plana, Movea plana, VEA plana…

Galderak egiteko eta zalantzak argitzeko: HARREMANETARAKO

Laguntzarik eskuratzen ahal du toki entitate batek edo tokiko zerbitzu publikoak kudeatzen dituen erakunde batek?

Bai, erakunde horietarako deialdi berariazkoak argitaratzen dira urtero. Iturriak: ikus hemen.

Logotipo Gobierno de Navarra

Kargatokiak

Nola kargatu auto elektriko bat? zenbateko autonomia du?

  • Zure garajean jarritako kargatoki batean (errekarga lotua).
  • Herrialde guztietan barna dauden kargatoki publiko eta pribatuetan.

Ibilgailu elektriko baten autonomia aski handia da hirietan eta hiri inguruetan ibiltzeko berriz kargatu beharrik gabe eta, gainera, Espainian barrena badira 500 kargatoki publiko baino gehiago.

Kargatokiak Nafarroan

https://goo.gl/bFwamm

Nola jartzen da kargatoki bat etxean?

Kargatokia garajean bertan jar daiteke.

Jabekideen erkidego batean bizi bazara, lehendakariari premia horren berri eman beharko zaio, eremu amankomunetan egin beharreko jarduketak ahalbidetu ditzan.

BT‑52 Jarraibide Tekniko Osagarrian ezarri dira zein izan daitezkeen konexio-eskemak (Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan): Informazio gehiago.

Nora jo behar da kargatoki bat jartzeko?

Baimenduriko enpresa instalatzaile batera jo beharko da ibilgailua kargatzeko azpiegitura jartzeko.

Galderak egiteko eta zalantzak argitzeko: energia@navarra.es edo 848 427 368.

Merkeago al da elektrizitatez kargatzea gasolindegian betetzea baino?

Nafarroan ibilgailu elektrikoa erabiltzen dutenek (Maria Teresa, Fermín, Iñaki, Miren Garbiñe, Álvaro, Javier…) esan digutenez, hirian erabiliz gero eta gaueko ordutegian kargatuz gero, batez besteko kontsumoa 15 o 16 kWh-koa da 100km-ko, nahiz eta auto elektriko baten kontsumoa zenbait faktoreren araberakoa den. Horrek esan nahi du gutxi gorabeherako kostua 1,5€-koa dela 100km-ko, eta ibilgailu konbentzional batena, aldiz, gutxienez 7,80€-koa da 100km-ko. Aurrezpena kasuan kasuan ikusi behar, baina nabarmena da. Iturriak: ikus hemen.

Zenbat denbora behar da ibilgailu elektrikoa kargatzeko?

Ibilgailu motaren araberakoa da, baina 3. modua erabiliz gero, 3-4 ordu beharko dira ibilgailua osorik kargatzeko.

Logotipo Gobierno de Navarra

Abantailak

Ez dute kutsatzen

Ingurumenerako mesedegarria da eta ez du gas kutsakorrik isurtzen, ezta beste inolako isuririk ere. Kalkulatu da ezen, auto elektriko bat erabiliz, 15 tona CO2 isurtzea galarazten dela 10 urtean.

Nafarroan ibilgailu elektrikoa erabiltzen dutenek diotenez, beraien eta beren familiakideen bizi-kalitatea hobetu da holako ezaugarriak dituen ibilgailu bat gidatzeari esker eta, gainera, ingurumenarekiko konpromisoa hartu dutela sentitzen dute.

Autonomia

Ereduaren araberakoa da, teknologia aurreratueneko ibilgailuek 300 eta 400 km arteko autonomia dute. Horrez gain, kontsumoa txikiagoa da hirian barrena errepideetan baino.

Isilak

Ibilgailu elektrikoek ez dute zaratarik batere sortzen eta, beraz, nabarmen murrizten dute inguruko kutsadura akustikoa. Nafarroan ibilgailu elektrikoa erabiltzen dutenek erosoago eta gusturago gidatzen dute.

Gida errazak

Ibilgailu automatiko guztiak automatikoak dira (ez dute enbragerik) eta horrek hirian barnako gidatze-lana errazten du. Efizienteagoak dira.

Motor elektrikoak kontsumituriko energiaren hiru laurdenak (3/4) baliatzen ditu; beraz, hiru aldiz efizienteagoa da; zehatz esateko: efizientzia %75a da eta errekuntzako motorrarena, aldiz, %20-25ekoa. Motorraren potentziarik handiena zerotik beretik dago erabilgarri, martxa garatu edo aldatu beharrik gabe, eta, hortaz, errekuntzako motor batek baino zerbitzu anitzez ere hobea ematen du hirian. Iturriak: ikus hemen.

Mantentze-lan txikiagoak eta merkeagoa

Auto elektrikoek errekuntzako autoek baino mantentze-lan txikiagoak behar dituzte eta, gainera, merkeagoak dira. Izan ere, auto elektrikoaren motorra anitzez ere sinpleagoa da errekuntzako motorra baino. Pieza gutxiago ditu eta gutxiago higatzen dira, ez dutelako tenperatura alturik hartu behar. Bestetik, auto elektrikoek ez dute olio-depositurik, iragazkirik, karburagailurik, bujiarik ezta banaketa-uhalik ere; pneumatikoen presioa begiratzea eta beira-garbigailuaren likidoz hornitzea izan ohi dira mantentze-lan bakarrak. Horrenbestez, %50etik goiti aurreztu daiteke mantentze-lanetako gastuetan. Iturriak: ikus hemen.

Eremu urdinak eta bidesariak doan / Zerga gutxiago

Ibilgailu elektrikoek ez dute matrikulazio-zergarik ordaintzen, ibilgailuen isurien arabera ordaintzen baita. Hau da, ibilgailuak, kilometroko 120g baino gutxiago isurtzen badu, ez du zergarik batere ordaindu beharko. Iturriak: ikus hemen.

Horrez gain, oro har, Nafarroan ibilgailu elektrikoa erabiltzen dutenek esaten digutenez, ez duzu ordaindu beharko eremu urdinean aparkatzeagatik eta bidesariak doakoak izanen dira askotan.

 

Logotipo Gobierno de Navarra

Esker ona

Oroz gain, eskerrak eman nahi dizkiogu Nafarroan ibilgailu elektrikoa erabiltzen duen jende talde bati, beren ekarpen altruistengatik eta guri hain gogotsu azaltzeagatik mugikortasun jasangarriaz dakiten guztia. Hauek dira: Maite Lizarraga Mansoa, Álvaro Martínez Ezquieta, Miren Garbiñe Hurtado Auzmendi, Jose Miguel Lafuente Fernández, Javier Muñoz, Fermín Aldaz, Iñaki Morrás, Miguel Rubio, besteak beste.

Mila esker guri kasu egiteagatik eta zuen adeitasunagatik.

Logotipo Gobierno de Navarra

Beste kenkari batzuk

BERRIZTAGARRIEN INSTALAZIOAK

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuan tinko egiten dugu isuriak murriztearen alde. Horiek horrela, ibilgailu elektrikoaren kenkariak finkatu dira, baita energia berriztagarrien instalazioetarako kenkariak ere.

Kenkariaren oinarria %15ekoa da eta are gehiago goititzen ahal da honako irizpide hauen arabera: (gehienekoa: %30)

1. Sorkuntza elektrikoa:

  • a) Berotegi efektuko gasen isuririk sortzen ez badu: +% 10
  • b) Litio-ioiaren teknologian edo antzekoan oinarrituriko energia metaketa, 2 kWh baino gehiagoko ahalmenarekin: +% 10
  • c) Mikrosarea, bi energia-iturri berriztagarri desberdinez osatua: +%5
  • d) Autokontsumo partekatua: +%5

2. Bizilagunen erkidego batek eginiko inbertsioa: +%5

3. Erabilera termikoetarako instalazioak, berokuntzako/etxeko ur beroko sistema hidraulikoari konektaturikoak: +%5

Ba al dago eperik energia berriztagarrien inbertsioa egiaztatzeko txostena eskatzeko?

2018ko urte fiskal osoan eska daiteke. Galderak egiteko eta zalantzak argitzeko: energia@navarra.es  edo 848 427 368.

Zer urrats egin behar ditut berriztagarrien kenkaria erabili ahal izateko?

Informazioa jasotakoan, inbertsioa egiaztatzeko txostena eginen du Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak. Kenkari fiskalaren fitxan ikus daiteke zer dokumentu behar diren. Informazio gehiago.

Logotipo Gobierno de Navarra

Harremanetarako

Hemen gaituzu, zuk aditzeko prest: energia@navarra.es eta 848 427 368 zk.an

Jar zaitez gurekin harremanetan.

Logotipo Gobierno de Navarra
Logotipo Stardust
Logotipo Stardust

This project has received funding from the European Union's Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement No. 774094

Harremanetarako

Hemen gaituzu, zuk aditzeko prest: energia@navarra.es eta 848 427 368 zk.an

Jar zaitez gurekin harremanetan.