Nafarroako Gobernua logotipoa. 2030 agenda

Enpresak

2019rako laguntzen programa, efizientzia energetikoko jarduketak egin daitezen industria sektoreko enpresa txiki eta ertainetan, eta enpresa handietan

Xedea

Efizientzia energetikoa hobetuz CO2-aren isuriak eta amaierako energiaren kontsumoa murrizten dituzten jarduketak sustatu eta bultzatzea.

Nork baliatu dezake?

  • ETEa
  • Enpresa handia (aipatzen diren EJSN 2009 motak dituztenak)
  • Zerbitzu energetikoen enpresak, aurreko enpresek kontratatuak

Diruz lagungarriak diren neurriak

1. Ekipo eta prozesu industrialen teknologia hobetzea

Energia kontsumitzen duten ekipo, instalazio eta sistema lagungarriak kentzea eta horien ordez jartzea amaierako energiaren kontsumoa eta CO2-aren isuriak murrizten dituzten beste batzuk.

2. Kudeaketa energetikoko sistemak ezartzeko inbertsioa.

  • Energia kontsumoaren neurketa.
  • Erregulazio eta kontrol elementuak ezartzea.
  • Sistema informatikoak ezartzea.

Laguntzen zenbatekoa

Ondoko 3 kopuru hauetan (a, b eta c) txikiena:

  1. inbertsio hautagarriaren %30
  2. diruz lagungarri den kostuaren gaineko ehunekoak; Enpresa handia %30, Enpresa ertaina %40, Enpresa txikia %50; enpresa motaren arabera, eta kontuan izanik helburu bererako jasotako laguntzen kopuru osoa.
  3. 750.000,00 euro.

Emandako laguntzak bateragarriak izanen dira beste laguntza batzuekin, 263/2019 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoarekin bat.

IconEskaera aurkeztu beharko da inbertsioak egiten hasi aurretik.

Informazio gehiago

Informazio
gehiago