Nafarroako Gobernua logotipoa. 2030 agenda

Irabazi asmorik gabeko erakundeak. Argiteria eta energia berriztagarrien instalazioak

Irabazi asmorik gabeko erakundeendako laguntzak eta dirulaguntzak, efizientzia energetikoa bultzatzeko, energia berriztagarriak ezartzeko eta mugikortasun elektriko eta partekatua bultzatzeko.

Xedea

Energiaren aurrezpena eta efizientzia energetikoa bultzatzea, energia berriztagarrien ekarpena handitzea, mugikortasunaren alorreko trantsizioa bultzatzea eta erregai fosilen erabilera murriztea.

Nork baliatu dezake?

Izan behar dute legez eratutako irabazi-asmorik gabeko entitateak eta horrela egon behar dute inskribatuta erregelamenduz dagokien erregistroan, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Kanpoan gelditzen dira

  • Toki entitateak eta haien erakunde autonomoak, eta enpresa-entitate publikoak.
  • Fundazio eta sozietate publikoak, partaidetzarik handiena toki entitateena baldin bada.
  • Sindikatuak eta entitate korporatibo profesionalak.
  • Nafarroako Gobernuaren Aurrekontu Orokorretan deialdi honen xede diren jarduketak egiteko partida izenduna duten entitateak.

Diruz lagungarriak dira

Kaleko argien instalazioak eta eraikin publikoen barruko argiteria berritzea, efizientzia energetiko handiagoa lortzeko.

Organo kudeatzaileak diruz laguntzeko modukotzat jotako gastuaren %30 izanen da laguntzaren zenbatekoa. Eskaera bakoitzeko, betiere, 10.000 euro jaso daitezke gehienez.

Energia berriztagarrien instalazioetako inbertsioak.

Organo kudeatzaileak diruz laguntzeko modukotzat jotako gastuaren %30 izanen da laguntzaren zenbatekoa, salbu eta biomasako instalazioetan, haietan %20koa izanen baita. Eskaera bakoitzeko, betiere, 10.000 euro jaso daitezke gehienez.

Laguntzen bateraezintasuna

Laguntza hauek ez dira bateragarriak Nafarroako Gobernuak ondasun beretarako ematen dituen beste batzuekin.

Dirulaguntza bateragarriak direnean, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emanak izateagatik, dirulaguntzen zenbatekoak ezin izanen du inola ere gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostuaren %50.

Informazio gehiago

Informazio
gehiago