Zerga arloko kenkaria, inbertsioak egiteagatik energia berriztagarrien instalazioetan, ibilgailu elektrikoetan eta karga-sistemetan
Kenkari fiskala eskatzeko txostena eskuratu.
Xedea
Energia aurreztea eta efizientzia energetikoa sustatzea, bai eta berotegi efektuko gasen isuriak murriztea ere, energia berriztagarrien instalazioak jarrita, eta ibilgailu elektrikoak eta karga-sistemak erosita.
Nork baliatu dezake?
Partikularrek, auzotarren erkidegoek eta enpresek.
Diruz lagungarriak dira:
- Energia berriztagarrien instalazioak*.
- Bakarrik autokontsumorako den ekoizpen elektrikoa.
- Ekoizpen termikoa.
* Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera derrigorrezkoak ez direnak.
Zenbatekoa
Laguntzen oinarrizko ehunekoa %15 eta %30 bitartekoa da, zenbait irizpideren arabera.
Sorkuntza elektrikoa
- Berotegi efektuko gasen isuririk sortzen ez badu: % 10.
- Litio-ioiaren teknologian edo antzekoan oinarrituriko energia metaketa, 2 kWh baino gehiagoko ahalmenarekin: +%10.
- Mikrosarea, bi energia-iturri berriztagarri desberdinez osatua: +%5.
- Autokontsumo partekatua: +%5.
Sorkuntza termikoa
Berokuntzako/etxeko ur beroko sistema hidraulikoari konektatutako instalazioak: +%5.