Nafarroako Gobernua logotipoa. 2030 agenda

Toki entitateak. Argiteria eta energia berriztagarrien instalazioak

Toki entitateendako laguntzak eta dirulaguntzak, efizientzia energetikoa bultzatzeko, energia berriztagarriak ezartzeko eta mugikortasun elektriko eta partekatua bultzatzeko.

Xedea

Energiaren aurrezpena eta efizientzia energetikoa bultzatzea, energia berriztagarrien ekarpena handitzea, mugikortasunaren alorreko trantsizioa bultzatzea eta erregai fosilen erabilera murriztea.

Nork baliatu dezake?

Toki entitateak: udalak, kontzejuak eta mankomunitateak.

Diruz lagungarriak dira

Kaleko argien instalazioak eta eraikin publikoen barruko argiteria berritzea, efizientzia energetiko handiagoa lortzeko.

Organo kudeatzaileak diruz laguntzeko modukotzat jotako gastuaren %60 izanen da laguntzaren zenbatekoa. Eskaera bakoitzeko, betiere, 30.000 euro jaso daitezke gehienez.

Energia berriztagarrien instalazioak paratzeko egindako inbertsioak: sorgailuak, biltegiratzeko sistemak, kontrol sistemak, etab. Erabilera termikorako eta elektrikorako.

Organo kudeatzaileak diruz laguntzeko modukotzat jotako gastuaren %50 izanen da laguntzaren zenbatekoa, salbu eta biomasako instalazioetan, haietan %30ekoa izanen baita. Eskaera bakoitzeko, betiere, 50.000 euro jaso daitezke gehienez.

Laguntzen bateraezintasuna

Laguntza hauek ez dira bateragarriak Nafarroako Gobernuak ondasun beretarako ematen dituen beste batzuekin.

Dirulaguntza bateragarriak direnean, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emanak izateagatik, dirulaguntzen zenbatekoak ezin izanen du inola ere gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

Informazio gehiago

Informazio
gehiago