Nafarroako Gobernua logotipoa. 2030 agenda

Mugikortasuna

Non kargatu daiteke auto elektrikoa?

  • Zure garajean jarritako kargatoki batean (errekarga lotua).
  • Kargatoki publiko eta pribatuetan, herrialde guztietan barna baitaude.

Nafarroako kargatokiak

Abantailak

  1. Aurreztea

    Auto elektrikoa hirian erabiltzen bada, eta gaueko ordutegian kargatzen, haren batez besteko kontsumoa 15 edo 16 kWh ingurukoa da 100 km-ko. Kopuru hori zenbait faktoreren pean dago. Horrek esan nahi du gutxi gorabeherako kostua 1,5 €-koa dela 100 km-ko. Ohiko ibilgailu batena, aldiz, gutxienez 7,80 €-koa, 100 km-ko. Kalkulatzailea

  2. Ez dute kutsatzen
    0 isurtze

    Kalkulatu da ezen, auto elektrikoa erabiliz, 15 tona CO2 isurtzea ekiditen dela 10 urtean.

  3. Autonomia

    Teknologiak gero eta autonomia handiagoa izatea dakar
    Modeloaren araberakoa da autonomia, baina batzuek 300 eta 400 km artekoa dute. Autonomia handiagoa da hirian.

  4. Isilak dira

    Ibilgailu elektrikoek ez dute zaratarik batere sortzen eta, beraz, nabarmen murrizten dute inguruko kutsadura akustikoa.

  5. Gidaerrazak

    Kotxe elektriko guztiak automatikoak dira eta efizienteagoak.

  6. Mantentze-lan
    gutxiago eta merkeagoak

    Auto elektrikoek errekuntzako autoek baino mantentze-lan gutxiago behar dituzte eta, gainera, lan horiek merkeagoak dira. Izan ere, auto elektrikoaren motorra anitzez ere sinpleagoa da errekuntzako motorra baino. Horrenbestez, %50etik goiti aurreztu daiteke mantentze-lanetako gastuetan.

  7. Eremu urdinak eta
    bidesariak doan / Zerga gutxiago

    Ibilgailu elektrikoek ez dute matrikulazio-zergarik ordaintzen, ibilgailuen isurien arabera ordaintzen baita. Gainera, kasu askotan, ez duzu ordaindu beharko eremu urdinean aparkatzeagatik eta bidesariak doakoak izanen dira askotan.

Informazio
gehiago