Nafarroako Gobernua logotipoa. 2030 agenda

Irabazi asmorik gabeko erakundeak

Irabazi asmorik gabeko erakundeendako laguntzak eta dirulaguntzak, efizientzia energetikoa bultzatzeko, energia berriztagarriak ezartzeko eta mugikortasun elektriko eta partekatua bultzatzeko.

Xedea

Energiaren aurrezpena eta efizientzia energetikoa bultzatzea, energia berriztagarrien ekarpena handitzea, mugikortasunaren alorreko trantsizioa bultzatzea eta erregai fosilen erabilera murriztea.

Nork baliatu dezake?

Izan behar dute legez eratutako irabazi-asmorik gabeko entitateak eta horrela egon behar dute inskribatuta erregelamenduz dagokien erregistroan, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Kanpoan gelditzen dira:

  • Toki entitateak eta haien erakunde autonomoak, eta enpresa-entitate publikoak.
  • Fundazio eta sozietate publikoak, partaidetzarik handiena toki entitateena baldin bada.
  • Sindikatuak eta entitate korporatibo profesionalak.
  • Nafarroako Gobernuaren Aurrekontu Orokorretan deialdi honen xede diren jarduketak egiteko partida izenduna duten entitateak.

Diruz lagungarriak dira

Mugikortasun elektrikoa sustatzea.

Garraiobideak: kostu hautagarriaren %30, gehieneko hauekin:

  • M eta N kategorietako ibilgailuak: 32.000 euro.
  • L kategoriako ibilgailuak:
    • L1e eta L2e kategoriak: 5.000 euro.
    • L3e, L4e eta L5e kategoriak: 10.000 euro.
    • L6e eta L7e kategoriak: 15.000 euro.
  • Bizikletak:
    • Kargakoak, azken miliako garraioarekin lotuak: 2.500 euro.
    • Motor elektrikoz lagundutako pedal bizikletak: 1.500 euro.
    • Ohikoak, laneko erabilerarako direnak: 600 euro.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituraren instalazioa:
kostu hautagarriaren %30, baina zenbateko hauek gainditu gabe:

  • Karga-modua: 1.000 euro.
  • Karga-modua: 3.000 euro.
  • Karga-modua: 5.000 euro.

Ohiko bizikletak eta/edo bizikleta elektrikoak aparkatzeko eta/edo kargatzeko azpiegitura bat instalatzea: kostu hautagarriaren %30, eta 5.000 euroko laguntza gehienez.

Laguntzen bateraezintasuna:

Laguntza hauek ez dira bateragarriak Nafarroako Gobernuak ondasun beretarako ematen dituen beste batzuekin.

Dirulaguntza bateragarriak direnean, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emanak izateagatik, dirulaguntzen zenbatekoak ezin izanen du inola ere gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostuaren %50.

Informazio gehiago

Informazio
gehiago