Nafarroako Gobernua logotipoa. 2030 agenda

Kenkariak

Zerga arloko kenkaria, inbertsioak egiteagatik energia berriztagarrien instalazioetan, ibilgailu elektrikoetan eta karga-sistemetan

Dedukzio fiskalak eskuratzeko datuak hemen.

Xedea

Energia aurreztea eta efizientzia energetikoa sustatzea, bai eta berotegi efektuko gasen isuriak murriztea ere, energia berriztagarrien instalazioak jarrita, eta ibilgailu elektrikoak eta karga-sistemak erosita.

Nork baliatu dezake?

Partikularrek, auzotarren erkidegoek eta enpresek.

Diruz lagungarriak dira:

  • Ibilgailu elektrikoa
  • Kargarako azpiegitura

* Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera derrigorrezkoak ez direnak.

Zer ibilgailu mota daude laguntza hauen barruan?

  • Autoak
  • Bizikletak
  • Ziklomotorrak
  • Furgoneta edo kamioi arinak
  • Trizikloak
  • Lau gurpileko ibilgailu arin eta pisuak

Ez badakizu erosiko duzun ibilgailua laguntza programaren barruan dagoen ala ez, jar zaitez gurekin harremanetan..

Zenbatekoa

%30 arteko zerga kenkaria ibilgailu elektrikoa denean, %5 artekoa ibilgailu hibrido entxufagarria denean eta %15-25 artekoa enpresa eta partikularrendako kargatokia denean.

Kenkari hori dohaintzengatiko kenkariarekin batera doanean, horien baturak badu muga bat; gauza bera gertatzen da beste kenkari hauekin batera doanean ere: kuota sindikalengatiko kenkaria, alderdi politikoei emandako kuota eta ekarpenengatiko kenkaria, eta energia berriztagarrien instalazioetan eta karga-sistemetan egindako inbertsioengatik sortutako kenkaria. Kenkari hauen oinarrien baturak ezin izanen du gainditu subjektu pasiboaren likidazio-oinarriaren %25.

Auto motaKenkariaren oinarria ezin da zenbateko hauek baino handiagoa izan
Autoak eta furgoneta edo kamioi arinak.32.000 euro
Ziklomotorrak eta hiru gurpileko ibilgailuak5.000 euro
L3e, L4e eta L5e kategorietako ibilgailuak.10.000 euro
Lau gurpileko ibilgailu arin eta pisuak15.000 euro
Motor elektrikoz lagundutako pedal bizikletak.1.500 euro

Kasu batzuetan, kenkari hauek bateragarriak dira beste laguntza batzuekin.

Informazio
gehiago