Nafarroako Gobernua logotipoa. 2030 agenda

Moves

Moves logotipoaXedea

Mugikortasun efiziente eta jasangarria bultzatzea; horretarako, diruz lagunduko da petrolioaren ordezko energien bidez mugitzen diren ibilgailuak erostea eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak paratzea.

Nork baliatu dezake?

Pertsona fisiko eta juridikoek, profesional autonomoek, jabeen erkidegoek, sektore publikoak eta beste entitate batzuek.

Diruz lagungarriak dira:

  • Ordezko energien bidez mugitzen diren ibilgailuak erostea: ibilgailu elektrikoak, hibrido entxufagarriak, gas naturalezkoak eta autogasa.
  • Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea.
  • Bizikleta elektrikoak maileguan hartzeko sistema ezartzea.

Laguntzen zenbatekoa

Ordezko energien bidez mugitzen diren ibilgailuak erostea: ibilgailu elektrikoak, hibrido entxufagarriak, gas naturalezkoak eta autogasa.

MOVES programaren laguntzen zenbatekoa finkatzen da kontuan izanda motorizazioa, ibilgailuaren kategoria, teknikoki onargarria den gehieneko masa (kg) eta ibilgailuaren salmenta-prezioaren muga.

Laguntzak jaso ditzaketen ibilgailuek kategoria hauetako batekoak izan beharko dute:

  • M1 Autoa
  • N3 Furgoi edo kamioia (MMTA > 12 t)
  • M2 Autobusa edo autokarra (MMTA ≤ 5 t)
  • Lau gurpileko ibilgailu arina
  • M3 Autobusa edo autokarra (MMTA > 5 t)
  • L7e au gurpileko ibilgailu pisua
  • N1 Furgoneta edo kamioi arina (MMTA ≤ 3,5 t)
  • L3e, L4e, L5e Motozikleta
  • N2 Furgoneta edo kamioi arina (3,5 t > MMTA ≤ 12 t)

IDAEren Ibilgailuen Basean ere agertu behar dute.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea

Laguntzen muga 100.000 €-koa da, azken hartzaile eta deialdi bakoitzeko.

Enpresa pribatuak: diruz lagungarri den gastuaren %30.

Pertsona fisikoak, jabeen erkidegoak eta merkataritza jarduerarik ez duten entitate publikoak: diruz lagungarri den kostuaren %40.

Bizikleta elektrikoak maileguan hartzeko sistema jartzea

Laguntzen muga 100.000 €-koa da, azken hartzaile eta deialdi bakoitzeko.

Diruz lagungarri den gastuaren %30.

Icono de avisoBeharrezkoa da inbertsioak egin aurretik eskatzea laguntzak. Noiz aurkeztu ziren, hurrenkera horri jarraikiz erantzunen zaie eskaerei.

Argibide gehiago

Informazio
gehiago