Nafarroako Gobernua logotipoa. 2030 agenda

Toki entitateak

Toki entitateendako laguntzak eta dirulaguntzak, efizientzia energetikoa bultzatzeko, energia berriztagarriak ezartzeko eta mugikortasun elektriko eta partekatua bultzatzeko.

Xedea

Energiaren aurrezpena eta efizientzia energetikoa bultzatzea, energia berriztagarrien ekarpena handitzea, mugikortasunaren alorreko trantsizioa bultzatzea eta erregai fosilen erabilera murriztea.

Nork baliatu dezake?

  • Toki entitateak: udalak, kontzejuak eta mankomunitateak.

Diruz lagungarriak dira:

  • Mugikortasun elektriko eta partekatuari bultzada ematea: ibilgailu elektrikoa eta kargatokiak.

Laguntza hau jaso ahal izateko, ibilgailuak izanen dira berriak, erabat elektrikoak eta Espainian matrikulatuak.

Laguntzen gehieneko diru-kopuruak

Garraiobideak: kostu hautagarriaren %30, gehieneko hauekin:

  • M eta N kategorietako ibilgailuak: 32.000 euro.
  • L kategoriako ibilgailuak:
    • L1e eta L2e kategoriak: 5.000 euro.
    • L3e, L4 eta L5e kategoriak: 10.000 euro.
    • L6e eta L7e kategoriak: 15.000 euro.
  • Motor elektrikoz lagundutako pedal bizikletak: 1.500 euro.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituraren instalazioa, kostu hautagarriaren %60, baina zenbateko hauek gainditu gabe:

  • Karga-modua: 1.000 euro.
  • Karga-modua: 3.000 euro.
  • Karga-modua: 5.000 euro.

Laguntzen bateraezintasuna:

Laguntza hauek ez dira bateragarriak Nafarroako Gobernuak ondasun beretarako ematen dituen beste batzuekin.

Dirulaguntza bateragarriak direnean, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emanak izateagatik, dirulaguntzen zenbatekoak ezin izanen du inola ere gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

Informazio gehiago

Informazio
gehiago